Agian Hezkuntza Sistemari berak ematerik ez duena eskatu ohi diogu, eta porrota izan da emaitza. Ikuspegi honetatik, aldiz, irakurketaren bidez landu genezake eskolak ematerik ez duen hura.
Honek guztiak arlo honetan ikerketa berezituari kasu egitera behartzeaz gain, haren ondorioak komunikatzea eta hedatzea eskatzen digu.
Ikerketa funtsezkoa zaigu zeren eta irakurketa, berez, ezaguera ekintza baita eta, gure burua eta mundua ezagutzeko (irakurtzeko) bidean literaturak eman dezakeena jakin beharra dago kudeatzen. (Fito Rodriguez)