Jerusalem, Xalimen Hiria

(2008, Utriusque Vasconiae)

Israel berriak dagoeneko hirurogei urte bete dituen honetan, ba al dago ospakizunetarako arrazoirik? Hamaika ate ditu Jerusalemgo harresi zaharrak. Haietaz baliatzen da idazlea arrazoiez kanpo dauden giza portaeretan sartu ahal izateko: erlijioa, nazionalismoa, terrorismoa, bortxa eta errukia, gatazkak eta bakeak…

Inork ez du hilko teoremaren bat frogatzeko baina betiereko Jerusalem dugu, ikurraz gain, hiltzaile askoren ageriko desioa eta, historian zehar, hamaika heriotzaren arrazoi irrazionala, nahiz eta hura erakustea ez den inoiz erraza izan.

Orri hauetan, berriz, atalez atal doan elkarrizketa Palestinaz honatago kausi daitezkeen antzeko egoera haien nondik norakoak era ulergarriaz azaltzen saiatzen da, atez ate.

https://www.ganbila.eus/liburua-RodriguezFJerusalem03

Liburua dohainik deskarga dezakezu:
https://addi.ehu.es/handle/10810/28898