Txillardegi

(2012, Erein)

Txillardegiren hautua, gaztetik euskara ikastera ekin zionetik, hizkuntza biziaren aldekoa izan zen“filologiakeria” guztien gainetik. Horrek eraman zuen bere ardura soziolinguistikara. Hizkuntzalari engaiatua izan zen bera, ez “akademikoa”. Eta ikerketak eginez frogatu zuen: euskararen batasuna (idatzia nahiz ahozkoa), soziolinguistika matematikoa, gramatika, fonetika, fonologia, prosodia, azentua eta abar aztertuz, euskara biziberritzea izan zuen helburu beste edozein gauza baino gehiago.

(Fito Rodriguez)