Txillardegi, maila zientifikoarekin batera, gizarte ekintzailea ere izan zen. Hori zela eta erabili zuen Hizkuntzalaritza bezain beste Soziolinguistika euskararen premiei kasu egiteko eta horretan biziberritzeko bideak proposatzeko.
Txillardegi izugarrizko intelektuala eta idazlea izateaz gain, bere ezaguera eta kemena euskaldunon hobe beharrez jarri zuen beti lore akademikoen gainetik.