Cortazarren oihartzuna

Pasa den urte malapartatuaren azken egunean honela idatzi zuen Andoni Egañak BERRIAn:

Urtearen hasieran begigandu zitzaigun dena izango zela fitsia, erundua, maizkerra… joandako urteetan bezala. Ekin genion ilunilari. Otso hilean ospatu genituen, maskarak aurpegian, Haratfestak. Heldu zen Martitzena eta etxean bokartu behar izan genuen. Ez zen jotxa ekoaldetik zetorren mamorru harena. Eritetxeak mukuru eta matunba asko, tamalez. Sorotzeko zortzietan irteten ginen patzalara behatzainen beharra pintxalotzera. Orduz geroztik kredo batean joan da urtea, oilasuna eta flekonomiaren arteko zulia nork irabaziko. Ez da urte biatsa izan. Munik gabe geratu dira batzuk. Koloak itxi behar izan dituzte beste batzuk… eta guztiok ere, era batera edo bestera, urte zinpartatu honetan ikasi dugu zeinen gauza soguna garen.

Hori da urtea niretzat, ehun hitzetan. Ez naiz, hurrik ere, Julio Cortázar. Lengoaia giglikoan —Cortazarrek Rayuela-ko 68. atalean darabilen horretan— lehen esperimentua dut”

Eta, ni txunditu ninduen idazkeraren balizko esperimentu horretaz baliatzeagatik barkamena eskatzen zuen Egañak. Harrigarria, izan ere, Cortazarrek eskaini zigun idazkera euskaraz irakurri ahal izateko zain egon naiz urte asko.

Cortazarrek izkiriatutakoaren itzulpenak badira (https://ekarriak.armiarma.eus/?i=87) baina, Cortazarrek erabili ohi zuen hizkera euskaraz sortua, ordea, oso gutxi.

Nik neronek, nire motzean, euskaratuak nituen Cortazarren testu solte batzuk, adibidez:

Aski da atzokoaz, emaiozu, gaur, kantxa librea bihotzari.

Emaiozu, iluntasun horretatik esnatuko da, zure eskuetan eguzkia baitago.

Ibaia ezabatu egin da, maitea, eta uraren alboan zoaz zu.

Hiltamuaren mirua ari da nire begiak jaten.”

in Poema sakabanatuak (Medianoche aquí.Poemas dispersos[11]#Julio Cortázar#Medianoche aquí#Poemas dispersos# [11]) haren pasartea.

Edo…

Hemendik aurrera eskatzen dizut, idatziz ere eskatu; askoz errazagoa da zu dagoeneko egoera onean bazaude, ni naizen iragan puska hori behar ez baduzu, esan iezadazu itzulingururik gabe.”

Haren “Tinta, luma eta sentimendu bat” (http://www.elrecado.net/?p=14413)

Edota…

Hitzen ikuskizun triste horren atzean, dar-dar egiten du itxaropenak, zalantzarik gabe, irakurriko didazun itxaropenak, zure oroimenean guztiz hil ez denak…

(http://postaportenia.blogspot.com/2015/03/1370detras-de-este-triste-espectaculo.html) hartan agertu zena.

Hauek denak norberaren sentimenduak azalarazteko Cortazarrek berak oparitutako baliabide literarioak dira, esaera borobilak, baina, dudarik gabe, haren memoriari guk egin geniezaiokeen opari txukunena hark idatzitako maneran euskarari ekartzea litzateke, ez itzultzea soilik…eta, Andoni Egañak egin duen moduan egiteagatik ez dut uste desenkusatu beharra dagoenik.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.