1781


la-joueuse-de-polo-art-chinois-150-pieces

Sorgin gaztea

Ertaroak bezain bat izutzen nau zure amodioak

Ate izugarri ederrei hots egiten diezularik.

Borreroak eta inkisidoreak urduritzen direlarik

Ikasle atzerritarrez edo langilez mozorroturik

Karraskatu, zirikatu, zatikatu egiten dizutelarik…

Zu irekitzen zara.

Bihar urkamendiak altxaraziko dituzularik

(Ma Civilisation-1947)

Sadeko Markesaren idazkiak eta egintzak ikertu zituen Gilbert Lelyk. Ez zuen kasik poesiarik idatzi aipatu Ma Civilisation horretaz gain. Zerbait izatekotan, entsegugilea izan zen eta surrealista, jakina. Bretonekin bat “Iraultzaren aldeko Surrealimoa” izeneko aldizkarian aritu zen, baita Sadeko Markesaren obren agertzen diten oihuak aztertzen ere.


Utzi iruzkina