Agur Andrés


Bere idazkiek horrela segituko dute 

Aurreko astean Andrés Sorel hil zenean sartu nintzen “La Antorcha del siglo XX” izeneko bere blogean eta hau aurkitu nuen : Hau Fitoren gainean idatzi dudan azken lana izan da, eta agertu zen “Memoriako Zuloak” bere poema-liburu ederreko hitzaurrean.
Fito hura ez naiz ni Rafael de Cózar idazlea baizik baina, egia esanda, Andrés Sorel bera ez zen Andrés Sorel ere hori baitzen berak aspaldidanik erabilitako gaitzizena bakarrik.
Horrela ezagutu nuen Franco oraindik bizirik zegoela, eta berak, nirekin topo egin zuenean, ez zekien Fito ere ezizena zenik. Bi idazle, bi fikzio eta afekzio berbera: Literatura. 
Eta herria, eta ezkerra, eta iraultza...
“La Antorcha del siglo XX” Austriako K.Kraus jadanik duela mende bat sortzen ari zen kultur eskumuturrari aurre egiteko egunkariaren berrargitarapenaren antzeko ahalegina izan da. Krausek bezala Andresek idazten eta kaleratzen zuen berak bakarrik sasoi hauetan idazkera literarioaren bidez eskumako politika salatzeko. 
Eta herriaren, eta ezkerraren, eta iraultzaren alde...
Antifrankista, antifaxista, komunista eta, oroz gain, idazlea izan da Andrés Sorel izenaren atzetik gorde den gizona, poeta, narratzailea, saiakeraegilea eta, azken finean, eragilea.
Ezin zuen bere izenean kontu korrienterik eduki “Liberación” izeneko egunkariak pikutara joan zenetik hartzekodunak bere atzetik ibiltzen baitziren.
Idazleen sindikatuaren antzera izan zen ACEko (Asociación Colegiada de escritores de España) idazkari nagusia izan urteetan, ahalik eta ezker abertzalearen ilegalizazio garaian Madrilen Sortu alderdi berria aurkezten lagundu arte. Izan ere, elkartasun internazionalistaren jarrera hori ez zioten barkatu eta bere dimisioa eskatu baita lortu ere egin zuten Espainia ilunaren ordezkariek. 
Berak, halere, berean jarraitu zuen:
Euskal herriaren, eta ezkerraren, eta iraultzaren alde...
Eta bere idazkiek horrela segituko dute.
Guregan bego.

Utzi iruzkina