Barne barnetik dator ahotsa
Eta herio lainoak goraino bultzatzen ditu
Bero
Urdin uranioz eta sufrez bitxiki tindaturik
Itzalaren malban eta kobrean
Izugarria da kantua
Agerturiko estatuarantz doana
lanbroa leunki desagerturik
zikuta behatzez
zure betazalak ferekatzeko
ur forma sorginduak, hutsak eta leunak
Ahotsa
Belarraren psikea
Nartziso zuria gauaren kalparrean
Maurice Blancharden laguna eta Rene Chareen adiskidea izan zen Yves Battistini, Lau Haizetara ( Les Quatre Vents) aldizkarian idazten zuen Belgikan jaiotako korsikarra. Greziako testuen itzultzailea, Sokrates aurrekoenak baitik bat ( Safo, Heraklito, Parmenides, Enpedokles…), latinetik ere itzuli zuen (Apuleio, adibidez…) orduko pentsalarien antzera ahotsaren garrantzia aldarrikatu zuen entzungai den idazkera landuz. Horrela, Saforen poesia, esaterako, argitalpen elebidunetan kaleratu zituen. II. Gerratean ezkutaturik bizi zen eta bere irakasletza, funtsean, Korsikan bertan landu zuen.