Askatasuna


Egunsentiaren etorrera zein ilunabarraren ganderailua berdin adieraz lezakeen

lerro zuri horretatik heldu zen askatasuna.

Legartza makinatuak iragan zituen.

Gailur sabelustuak iragan zituen.

Azkenduak ziren koldar aurpegiko ukoa, gezurraren santutasuna, borreroaren alkohola.

Haren hitza ez zen… Gehiago irakurri

Egunsentiaren etorrera zein ilunabarraren ganderailua berdin adieraz lezakeen

lerro zuri horretatik heldu zen askatasuna.

Legartza makinatuak iragan zituen.

Gailur sabelustuak iragan zituen.

Azkenduak ziren koldar aurpegiko ukoa, gezurraren santutasuna, borreroaren alkohola.

Haren hitza ez zen izan ahari itsu bat, nire hatsa zizelkatu zen oihala baizik.

Absentziaren atzean baino gal ezin litekeen urratsean heldu zen,

zauri gaineko beltxarga, lerro zuri horretatik.

“Askatasuna”, René Char


Utzi iruzkina