IZENDEGI HUTSAZ


Hitz lauak komunikatzeko balio du.

Gizakiok komunitatea egiteko behar dugu

komunikazioa.

Poesiaren bidez, ordea, ezer komunikatzerik izan ez

duenak hitz egiten du.

Poesia dela medio harriek hitz egiten dute, eta

mendiek, eta ibaiek, eta Herriek.

Herriak toki fisikoa direlako.

Eta hitz egiten badakite.

Haien izenak hitz egiten digu.

Toponimoek olerki fosilizatuak direlako.

Arabako herrien izendegia irakurtzen dugularik,

aspaldiko poesia ari gara irakurtzen.

Edonork egin lezake etimologia baina, halaber,

etimologia egiteak asko jakitea eskatzen digu.

Herri jakintzatik edota ezaguera sakonetik hurbil

gaitzeke toponimiara.

Izan ere, jakintza eta ezagutza gurutzatzen diren

balizko espazioa dugu poesia.

46

Poesia non, harriek hitz egiten duten, eta mendiek,

eta ibaiek, eta Herriek.

Herriek hitz egiten dakitelako.

Espazio fisikoak mintzatzen direlako.

Haien izen bakoitzak zerbait dioskulako.

Gizakion hitz lauez zabaldu ahal izateko.

Izendegi haiek irakurtzen ez dakitenek uler dezaten.

Komunitatea egin dezagun harrien hitzak, mendien

berbak, ibaien izenak, eta Herriek gorde dutena

komunikatzen.

Haien istorio galduak.

Haien mezu ahaztuak.

Haien orro desagerraraziak.

Denak baitaude tokian tokiko izenetan idatziak.

Guk, poesiaren bidez, irakur ditzagun.


Utzi iruzkina