Maitasuna eta oroimena


Bistan dagoen poesia, izendaezina, eta ikusezinak diren olerkiak. Horrela sailkatzen zuen arloa René Magritte zenak. Eta zinema?. Surrealismoarekin batera filmak sortzen (Le chien andalou/ txakur andaluziarra)  aritutako Luis Buñuelen aburuz, zinea ez da artea industria hutsa baizik. Horregatik, Dalí margolariak galdetu zionean ea artea interesatzen ote zitzaion Buñuelen ihardespena honako izan zen: ”artea ez zait batere interesatzen, eta artistak are  gutxiago”.

Behinola adiskideak izan arren Dalík gogor jo zuen Buñuelen kontra hark egoera ahulenean egon zelarik, AEBtan lanaren bila. Dalík zabaldu zuen Buñuelen ateismoa eta ezkerren aldeko joera politikoa haiek Estatu Batuetako gizartean oso gaizki ikusita zirenean, nahiz eta, egia esanda, egun ere hango giro puritanoa eta “politikoki zuzena” ez da asko aldatu. Buñueli min egiteko hedatu zuen hori Dalí kristaua bezain frankista izan zelako baina, azpian, Dalíri onartezina suertatzen zitzaiolako ez artean ezta artistarengan ez sinistearen…baina Buñuel fedegabe hutsa zen eta.

Maitasuna eta oroimena2015-12-06 13.18.27

ogia bezalako gauza mugiezinak egon badaude

maitatutako tokietan

nahiz eta ikaragarri maitatuak ez izan

gizalegez azkar imitatuak

koloniar eraginetarako joeraz

mailegu bat bezala larritutako txapela

zegoen

ia

gaizki pairatua

sailkapen marra asko

zituen

kolonizatutako toki

horrekin

nahasi gabe

( L´amour et la mémoire-1931)


Utzi iruzkina