Orrua


 

Ez jan besteen haurrak

Ondo hornitutako zuen ahoetan ustelduko direlako

Ez jan udako lore gorriak

Haien izerdia gurutziltzatutako haurren odola delako

Ez jan behartuen ogi beltza

Haien malko garratzek ernalduta izan delako

Eta etzanda dauden zuen soinetan sustraituko litzateke

Ez jan zuen soinak zimeltzeko ezta hiltzeko ere

Doluzko lurraren gainean sortzeko

Udazkena

(Cris-1952)

Joyce Mansour,   Georges Henein bezala, Ingalaterran jaiotako jatorri egiptiarreko idazle surrealista izan zen, Georges ez bezala, emakumezkoa zen, bakanetakoa bat surrealisten artean, eta kirolari saiatua bai jauzietan baita lasterketetan ere. “Carpe Diem” delakoaren aldeko jarrera zeukan bere bizitzan nahiz idazkietan eta “Surrealismo berbera” izeneko aldizkariaren jarduna lagundu zuen. Sadeko Markesaren antzera, amodioa eta sexua bereizten saiatuz, ez zuen literatura literaturagatik azaldu nahi izan. Aitzitik, poesia desiraren objetibizazioa zela zioen, bizi-grinaren agerpena. Bizitzaren gozamenaz ikerkuntza baita gorrotoaren azterketa, jakin bidea. Bidegurutze horri buruz idaztea mundua ulertzen saiatzea uste zuen. Bizitza biluztea.


Utzi iruzkina