LUZIFER

Ni naiz Jainkoaren gar iluna, haizeen artean,
hegan egiten duena, gauerdiko kanpai gorra nola, intzirika.
Egunsentiaren gorria pizten dut nire minaren txinpartaz.
nire ezintasunaren izarrarekin, mendien iluntasunean.

Ni kometen erregea naiz; nire baitan espiritua astintzen ari da.
basamortuko hautsa haizezko piramide batean nola.
Tximista naiz ekaitzean, hilobia baino isilagoa,
nire hilobien hilotz eta higuingarria ezkutatzen ditut.

Ni naiz ostadarren amildegia; nire gainean negar egingo nuke
haize hotza bezala urmael bateko kanpai-horma lehorren gainean.
Ni naiz sumendien distira; lautada zingiratsuetan
hileta batean bezala doluz eta aspertuta noa.

Itsasoak harpa batzuk jo egiten ditu, paradisuek su hartzen dute,
eta eguzkia — nire etsai hori! — Jainkoa goratzen agertzen da.

Tadeusz Miciński poeta poloniarra 1918an hil zen guztiz argitu ez den egoera tristean, gerraren erdian.

Surrealismoaren aitzindaria izanik poloniar espresionismoaren idazle ezaguna izan zen.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.