Sugearen osasunera

Sugearen osasunera2014-04-15 19.34.20

Nik jaioberriaren aurpegia duen beroa kantatzen dut, bero etsitua.

Gizakia apurtzea ogiari egokitzen zaio, egunsentiaren ederra izatea egokitzen zaio.

Ezer ez mugitzeko munduratzen denak ez du merezi begirunerik ez eta patzientziarik.

Zuk existitzen ez den arimaz berau baino hobea den gizakia egingo duzu.

Tximistan bizi ezkero hor dugu betiereko bihotza.

( Le Poème pulvérise- 1947)

René Charek bazekien borroka armatua zen. Urteetan nazien kontra aritutakoa izan zen Alexandre kapitaina ezizenez (biziera haietatik utzi zigun Feuillets d’Hypnos– Hypnos -idazkiak 1940an baina 1955ean, Martin Heidegger ezagutzearekin batera, alemaniar kultura hasi zen maitatzen eta bere testuak, hasierako surrealismoarekiko atxikimendua gaindituz, gero eta aforistikoagoak  eta sakonagoak joan ziren azaltzen. Handik datorkigu bere “Oinarriaren eta tontorraren peskizan- Recherche de la base et du somet (1955)” non artearen, pentsamenduaren eta ekintzaren arteko elkarrizketa bortitza eskaini zigun.

Share: Facebook, Twitter

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.