Neuroeskubideak direla eta   Neuroeskubideak garatzeko beharra teknologia neurozientifikoaren aurrerapen azkarrari eta horrek gizakiaren eskubideetan izan ditzakeen ondorioei zor zaie. Garunaren jarduera gero eta zehaztasun handiagoz ulertzea eta kontrolatzeko gaitasunak sortzea hainbat esparrutara zabaldu da, hala nola osasunera, segurtasunera, hezkuntzara eta marketinera. Horrek erronka etiko, legal eta sozial batzuk planteatzen ditu, eta, hain zuzen ere, […]

Oroimina eta begirada malenkoniatsua Malenkonia eta oroimina iraganarekin lotutako bi emozio dira, baina desberdintasun handiak dituzte, batez ere beren indar eraldatzailean eta sentitzen dituztenengan duten eraginean. Malenkonia: Malenkonia emozio sakona da, tristura lauso eta zehaztugabe batekin lotua, askotan galera edo huts sentsazioarekin batera doana. Iraganera itzultzea nahi izan beharrean, nostalgiarekin (oroimina) gertatzen den bezala, malenkonia […]

Betiereko Palestinaren tximistargia Sagar eta mahatsen uzta amaitzear aurtengoa bildurik landareak biluzik tradizioa ez da eten uda bai ordea Ekaitza lehertu da ostotsaren harrabotsak etxeak bildurik lurrak inarrosirik oinaztargien etengailuak ekarri ditu euri lodiak Eta gerrateak dihardu urrats astunaz zauri gorriz, begiak itxirik argi zotinka negarrez

Txillardegi, irailaren 27an jaio zinen Irailaren 27ko haize heze leunak, zuhaitzen artean dabiltzan bezala, zure izena dakar euskal lurrera, Txillardegi, gure hizkuntzaren erraldoia. Euskara ahaztua bizkortu zenuen, mendietan galdutako hitza, zure bihotz ausartak piztu zuen, herdoildutako kanta hura. Hitzez ehundu zenuen askatasuna, liburu eta borrokaren artean, batzuek iheslari, besteek aditu, denek bidean zu lagun sentitu. […]

Margarita Nafarroakoak Erdi Aroaren amaieran, Argia piztu zuen Bihotza indartsu, pentsamendu arina, Margotzen zuen hitzaren eskutik, Iluntasunaren erdian, berbak argitzen. Errenazimentuan Garai berri baten oihartzunak loratzen, Mundu zabala gehiago zabaltzen, Mugak gainditzen, Pentsamenduak askatzen Eta hegan, Sortzaile bihurtzen, bere bidean. Emakumezkoen hazia ureztatzen, Bere hitzetan gordea, emakumeen indarra, Gizonen pare, arimaren adorea, Maitasuna, askatasuna, eta […]

“De profundis” Ehun urte bete dira gaur Joan Salvat-Papasseit hil zenetik, urteetan zehar literatura katalanaren kanonetik kanpo egon den idazle proletarioa, kaligramen egilea eta kartzelako poema-libururik onenen idazlea. Bere lagun ANGEL SAMBLANCAT-ek, orduan Bartzelonan preso zegoenak, “Humo de fabrica” liburuari hasierako hitzak jarri zizkion “De profundis” izenburupean. Hona Hemen.   Kartzelan idazten ari naiz. “Fabrikako […]

GEZUR EBANJELIKOAK Aldaketa oro Palestinan hasi zen eta ari da, nahiz eta  inoiz jauregia Errusian konkistatu. Bonbardaketa oro Palestinan gertatzen da, nahiz eta Ukrainan direla zabaltzen diguten. Jakin badakigulako Palestina toki fisikoa dela usurpatze historiaz eraikia eta suntsitua txiroz betetako planeta zahar batean non eguzkiak eta bonbek gero eta gehiago erretzen baitute. Eta bertan bizi […]

Rilkek Zuloaga ezagutu zuenean Rainer Maria Rilke txekiarra zen jaiotzez (Praga, 1875) baina Suitzan hil zen (Montreux, 1926), eta alemanez idatzi zuen. Idazteari erabat emana bizi zen; horixe izan zuen bere sentimenduaren ariman barneratzeko tresna. Idazteko bakardadea behar zuen, errealitatetik aldendu, bere bidetik baztertu zezakeen edozein distrakziotik ihes egin, baina, halere, Rilke asko bidaiatu zuen, […]

HONE TUWHAREREN EZ OHIKO EGUZKIA Hone Tuwhare Kaikohen jaio zen, Aotearoan, Zeelanda Berriko Iparraldean, Nga Puhi leinukoa izanik haren Herriaren tradizioak ongi ezagutu zituen txikitatik. Bere ama hil ondoren, aita Aucklandera joan zen, eta han lehen hezkuntzako eskolara joan zen. Maorieraz bakarrik hitz egiten zuen 9 urte izan arte, baina bere aitak, hizlari eta ipuin […]

Sudur handiak 2023ko Porrontxo jaiak datoz eta, Batzorde Antolatzaileak hala eskatuta, Pregoia idatzi nuen BAINA, zoritxarrez, azken bertsioa argitaratu beharrean, azken aurrekoa kaleratu da jaien egitaraua ezagutarazteko kaleratu den liburutxoan. Ez dago arazorik, ez baita zorotxarrez izan, sarearen zoriak eragindako beste alboko kalterik besterik ez. Hala eta guztiz ere, behin betiko bertsioa zertan zetzan baten […]

Ehun eta hogeita bost urte pasa dira Magritte margolaria  jaio zenetik, eta Brusela hiriko leku ikonikoenetako batzuen hormetan hainbeste estimatzen eta erakutsi didan margolari-idazle horren lan misteriotsuak birsortzen dituzten horma-irudiez jantzi dituzte. Julien de Casabianca kale-artista frantziarrak hormetan lotu ditu, Bruselako erdiguneko hormetan hain zuzen ere,  hiribilduko alde zaharrean, aipatu irudiak. Bruselako hiri-erakusketako collageak margolari […]

LUZIFER Ni naiz Jainkoaren gar iluna, haizeen artean, hegan egiten duena, gauerdiko kanpai gorra nola, intzirika. Egunsentiaren gorria pizten dut nire minaren txinpartaz. nire ezintasunaren izarrarekin, mendien iluntasunean. Ni kometen erregea naiz; nire baitan espiritua astintzen ari da. basamortuko hautsa haizezko piramide batean nola. Tximista naiz ekaitzean, hilobia baino isilagoa, nire hilobien hilotz eta higuingarria […]

Roboskin Roboskin, beren seme-alaben argazkiekin bizi dira, seme edonora eramaten dituzte, bularraren kontra estututa. baratzeetara eramaten dituzte, fruitu heldu berriak bailiran. eta bular hotz eta bularrik gabekoetan lo egiten dute Ez ahaztu ametsen itzalak ilunabarrean gazte minberei nortasuna eman zietenak umeak ziren, nire bihotza, antxumeak baino ez. intxaurrondoen itzalak bezala ikaratu zirenak Roboskin gurasoak daude, […]

Idazle berriak     Iragan mendeko erdialdean jar genezake euskal idazleak elkartzeko aurreneko ahalegin serioak. Bidegoiango Usarragan bildu zen 1955eko azaroaren 27an idazle  taldetxo bat – Imanol Laspiur, Paulino Larañaga, Bittor Kapanaga, Andoni Kaiero eta Alfontso Irigoien. Bileran esku artean izandako gaien gain jasotako aktan irakur daiteke: “Euskal literatura bide berrietatik barrena asia dugu alderdi […]

Enpatia lantzeko idazkera Batzuetan, idazleak denbora-ikuspegi zabala behar izaten du azken gertaerei buruz inertziaz duen ikuspegia aberasteko. Beste batzuetan, ordea, idazkerak ekaitzaren erdian ezin dira agertu ere egin. Pandemiarekin, denboraren barrurako leherketa izan genuen eta munduaren pertzepzioa funtsezko aldaketa suertatu zen. Harrapatu beharra zegoen hori baina idazle gutxi batzuk lortu dute, halere. Hortik aurrera oso […]

  Irakurtzea ez da testu bat irakurtzea soilik  Georges Perec Nire helbururako, horrek ematen dit arreta gehien irakurtzeko moduetan: irakurketa ez omen dela jarduera guztiz askea  hartzen, baizik eta, oro har, ezin dela hura bakarrik egon besterik gabe, hau da, beste behar batean txertatuta egon behar duela; beharrezkoa izaten da irakurtzeko garaian beste jarduera bat […]

Estilo literarioaz Zenbait idazketatan ongiaren eta gaizkiaren arteko desberdintasuna ez da hain argia, baina, hura kontraesana!, norberaren gustuko idazleen artean bereizketa garbia da oso. Egia da estetika ezin dela argudiatu, baina argumentu edo gai batek begi bistan jar dezake idazle on bat. Estiloak ere bideratzen du irakurketa jakin bat gustukoa izan ala ez. Eta, halaber, […]

GAZTELANIAZKO ERROMANTZEA (XII eta XIII. mendea)   Espainiar erromantzea Europa osoan errotutako poesia-modalitate baten bertsiorik besterik ez da eta, beraz, beste hainbat kultuturatan agertzen diren antzeko gaiei heltzen die balada edo kanta narratibo formatan. Gaztelaniaren lehen garaietan, forma desberdinak egon behar izan ziren epika eta lirikaren artean, baina, XIV. mendetik ezagutzen ditugunak maitasun-istorioak  eta zor […]

  Hiru puntu   Abiapuntua: Apirilaren 2an, “Haur eta Gazte liburuaren nazioarteko eguna” izanik, Perugiako Santa Cecilia Auditorium delakoan (https://turismo.comune.perugia.it/poi/oratorio-di-santa-cecilia) gure “Kuoi” (Txalaparta 2021) haurraren abenturetan oinarritutako ikuskizuna taularatuko dute Irrimarra taldeak sortutako irudiak lagundurik. Vietnam aldera egindako bidaian aurkitu nituen “Kuoi” izeneko haur gezurti, lapur eta bihurri horren berri hango ahozko istorio tradizionalaren bidez […]

PORTUGALGO  DENIS (Lisboa, 1261-Santarém, 1325) Alfontso Jakitunaren biloba, On Denisek Erdi Aroko poesiaren tradizio berezienetako bati segida eman zion: « lirika galiziar-portugesa » deritzanari, Penintsula iberiar osoko trobadoreek eta, batez ere, galegoak, astureak eta leondarrek landutako eredua. Haren inguruan lehen lerroko errimatzaile askok bat egin bazuten ere, hark sortutako ekoizpena bera, ia ehun eta erdi […]

LORRISGO GUILLAUME ETA FRANTZIAKO “ROMAN DE LA ROSE” DERITZANA (1230 inguruan) Norberaren beta nahiz olgetaren laguntzaz, poetak gorteko maitalearen bizioen horma zeharkatzen du (Gorrotoa, Gezurra eta abar…), eta maitasunaren lorategi zoragarrian Plazera, Gozotasuna, Sotiltasuna eta beste bertute batzuk aurkitzen ditu. Narziso lorearen iturrian, lorategi osoa islatzen den tokian, arrosa bat eta arrosaz janzten dena bereizten […]

VENTADORNGO BERNART Okzitania (1147-1170) Ventadornen lana (haren jatorri xumea besterik ezjakin arren, baita Akitaniako Leonorri poema bat eskaini ziola ere) Erdi Aroan ohikoa zen ideia bati buruzkoa da, zeina praktikatu baino maizago aldarrikatu egiten zen: poesiaren perfekzioa maitasunaren perfekzioaren eta agertzen den egiaren araberakoa dela, alegia. Bere garaiko beste trobadore batzuek, Bornelhgo  Giraut bezala, adibidez, […]

TXATILLONGO GAUTIER Frantzia (Lille, 1135-Reims, 1180) Agian inork ez ditu Gautierrek baino hobeto azalduko Erdi Aroko poesia latindarraren aniztasuna eta lorpenak. Ikasle izan zen Parisen eta Reimsen, eta oso literatura-prestakuntza ona lortu zuen. Ingalaterrako Enrike II.aren zerbitzurako egon zen lanean.  Txatillonen irakatsi zuen, legeak ikasi egin zituen Bolonian, Erroman paseatu Reimsera itzuli arte non amaitu […]

EMAKUMEAREN KANTA XI. mendeko kanta hau izan daiteke gure poesiaren aintzindaria. Europar hizkuntzetan 800. urtean dokumentatu diren poesiak, “Wulf eta Eadwacer” izeneko hau kasu, anonimoak izan arren, emakumezkoek eginda direla ez dago dudarik. Hauetan leloa errepikatzen da (Nola artatu behar dituzte bidetik badatozen gerlariak?) eta hitzek balizko donuekin daukaten lotura azalarazten zaigu. Hala gaiaz nola […]

  Agur Xanti, azkenean Aingeru Guardara itzuli zara     Zaindaria eta zaintzailea, antzekoak izan arren ez dira gauza bera   Zain dagoena dugu etxekoa eta etxea gure lekukoa eta lekua aingura gutartekoa   Etxea ez baita inorena ez da nirea gurea baizik eta izena dauka   Behinola etxeak ez ziren zenbatzen etxe bakarra zen […]

Flaubertek irakatsitakoa   Gustave Flaubert jaio zela eta bera oroitzeko bigarren mendeurrenaren karira (Ruan, 1821eko abenduaren 12an-Croisset, 1880ko maiatzaren 8a) duela gutxi haren “BIBLIOMANIA” izeneko narrazioa euskaratzerakoan literaturaren ikuspuntutik sortutako zenbait hausnarketa partekatu nahi dut hemen zurekin balizko irakurle hori Flaubert bizi zen garaian, Frantzian giro politiko autoritariora eramaten zuten gertakizun ugari izan ziren, Luis […]

Biktimen istorioak literaturan   Eric Vuillardek duela lau urte Goncourt saria jaso zuen “L’Ordre du jour” liburuarekin, non batez ere Alemaniako patronalak naziekin hartutako konpromisoak kontatzen diren eta, kontakizunaren oinarri gisa, orduko testuinguruaz baliatzen da: ideologia koloniala eta deskolonizazioa, gerra hotza eta antikomunismoa, Vietnamgo gerra, baina lehenik Indotxinako gerra ere agertzen dira. Bere liburu berrian, […]

G. Lukácsen oroimen galdua Ricardo Pigliak bere “Blanco nocturno” izeneko eleberrian (Anagrama, 2010) honakoa esaten digu: “Krimen politikoari dagokionez, G. Lukács-ek, Dostoievskiri buruzko liburu baterako oharretan (1916), Bakunin aipatzen du hauxe adierazteko: Hilketa ez dago baimenduta, erru absolutu eta barkaezina da; ezinezkoa da, baina gauzatu egiten da. Heroi tragikoa bezala, iraultzaileak gaizkiari aurre egin eta […]

Gilles Deleuze eta literatura Gilles Deleuze XX. mendeko filosofo garrantzitsu bat izan zen. Bere ideiak bizitza orokorrari, politikoari, literaturari, pinturari eta zinemari buruzko hainbat lanetan garatu ziren. Bere ikuspuntuak beti izan zuen politikaren eragina kulturaren arlo guztietan. Haren pentsamendu argitsu batzuk gogoratzea pizgarri izan daiteke literatura-idazketarako   “Beti idazten da bizia emateko, harrapatuta dagoen tokian […]

Hizketaldia Ilargia ederra dela diozu Paisaia horrek arima elikatzen duela esan duzu Txorien txioa Jainko on baten biolina dela esan didazu Jainkoarren, nik ez dut ezer ulertzen gose naiz.   SALEH ABDALAHI HAMUDI 1971n jaio zen Aaiunen, hamahiru urtez Kuban ikasi zuen. Ikasketak amaitutakoan, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara itzuli zen. Egun Lanbide Heziketako eskolak ematen ditu. […]

Barkatu Juan Mari Baina esan behar dut Orain ez naiz isilduko   Gora mundu osoko militante isilak! Gora Euskal Herriko militante isilak!   Igeltseroak eta maisu-maistrak, Metalurgiako eta bankako langileak.   Zu bezalakoak izan direnak, Juan Mari. Eta gora langabeak, marjinalak. Emakumeak eta gizonak. Gazteak eta zaharrak. Hiriko eta herrietako behartsuak, Periferiako auzoetako biztanleak.   […]

Birus gizatiarregia   “Un trop human virus” (2020) izeneko liburuan, duela gutxi hil den Jean-Luc Nancy filosofoak giza gorputzaren eta gizarte-gorputzaren arteko harremana aztertu du, eta agerian utzi du, bide batez, modernitatetik eta globalizazioarekin bizitzetik, gaixotasun gehienak gure bizimoduaren ondorioak direla. Bere entseguak ugariak izan dira, laburrak, erabilera anitzekoak eta are arte praktiketara eramanak ere. […]

Afganistan, besarka nazazu!   Aurreko mendearen bukaeran, Georges Bushek Afganistan inbaditzeko agindua eman aurretik, bidai luze bat burutu nuen Islamabadetik, Karakorum highway barna, Afganistango mugan. Bertan sumatutako jendea, jakina, herri aniztasun handiz osatua zen eta horri antzeman zitzaion hala erakutsitako janzkeraz nola hizkuntzen erabileraz ere. Hori dena jaso nahi izan nuen filmazio batean eta ezin […]

Bortxa

Nor zen Lazkano Mendizal?, “Gizona Abere hutsa da” 1975an argitaratu zuen idazle bera: Joxe Azurmendi, jakina. Franco diktadorea hil zen urtean kaleratutako liburuaren egiletza ezin zen guztiz publikoa egin eta, halaxe, ezizenez sinatuta agertu zen. Joxe Azurmendi Kongresua: Fito Rodriguez (2019-12-12) Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia’ kongresua egin zen Donostiako San Telmo museoan, […]

Sinesgarritasunaren boterea

Machiavelli, duela urte batzuk Iparraldean filosofiako irakasle izatea suertatu zitzaidanean eta Frantziako Hezkuntza Ministerioak dituen egitarau estuei muzin egin ezinik, Niccolo Machiavellik pentsamendu politikoari egindako ekarpenaz kasu egin behar izan nionean ezinbestean, ez zen alferrikako gauza izan alafede! Baina, dena den, ez genuen bere estilo literarioa landu. Izan ere, Machiavelliri esker politikaz hitz egin daiteke […]

Gure mundu honetan eskuina ez da deskuidatzen!

Azken hamarkadatan, gure osasun-sistema munduko onenetakoa zela zioen teoria faltsua saldu ziguten. Bizi dugun bezalako estres egoeran, propaganda zela badirudi. Hainbat denbora daramagu entzuten Espainia munduko herrialde deszentralizatuenetako bat dela eta sistema konstituzional modernoa, demokratikoa eta txalogarria duela. Hala ere, nahikoa izan da pandemia egiaztatzeko gauzak ez direla esan diguten bezalakoak. Pandemiari emandako lehenengo erantzun […]

Alternatiba erromantikoa

“Eskola Publikoa ez da Euskal Herriak behar duen eskola publikoa” liburuaz idatzitako iruzkin asko iraingarriak izan ziren besterik gabe. Haietariko batek, ordea, Gonzalo Larruzeak idatzitakoa, gure liburuaren izenburua probokatzailea dela onartu du eta, zerbait kritikatzerakoan, gure pentsamendua aski “erromantikoa” dela utzi du idatzita. Ez dut uste, aldiz, inor kalifikatzeko pentsamendu ildoak erreferentziatzat hartzeak gaitzesgarria izan […]

Internazionala abestu

Maiatzaren 1ean Internazionala abestu ohi dugu euskaldunok baina ez gaztelerazko itzulpena ezta frantsesezezko jatorrizkoa ere behintzat…eta, noski, euskeraz abestuz gero, zein bertsio izaten da egokiena? Historikoki begiraturik 1932ko Aberri Egunean Eusko Ekintzak plazaratutakoa dugu lehendabizikoa. Internazional honen egilea gure senidea zen Odon Apraiz arabarrak egin zuen. Eusko Ekintzaren sortzailetariko bat, eta euskalzalea oso baina bertsio […]

Mundua iraultzeko mundua itzuli

“Mundua galtzen ari den sentimendu hori da orain arazoa. Lehendik ere bazegoen sentsazio hori, baina artistak eta poetak zeukaten bakarrik, oraingo honetan, berriz, sentimendu kolektibo bihurtu zaigu”. Honela mintzatu zuen Bruno Latour filosofoa bere azken liburuari buruz (Down to Earth: Politics in the New Climatic Regime, Polity Press, 2018 ). Berriki Bidarteko Udalak galdeketa bat […]

Entsegu literarioaren alde

“Mon goût de la citation, que j´ai toujours gardé, pourquoi me le reprocher? Les gens, dans la vie, citent ce qui leur plaît. Nous avons donc le droit de citer ce qui nous plaît.”1 (Jean-Luc Godard ) Ohiko ez zen zinemari “Arte eta saiakerazkoa” (de arte y ensayo…) deitzen zitzaion nire gazte‑garaian. Hala zen guretzat […]

Argumentorik gabeko literatura argumentala

Badira urteak Claude Mauriac literatur kritikari frantziarrak bere “ Aliteratura Garaikidea” argitaratu zuela1. Liburu horretan Samuel Beckett, Georges Bataille, E. M. Cioran, Jorge Luis Borges, Roland Barthes, Claude Simon, Natalie Sarraute eta beste askoren emaitza literarioak aztertuz, haiena guztiena “ aliteratura” zela zioen. “Amorala” denaren formulazioa aintzakotzat harturik, aliteratura horrekin literaturari zerbait falta zaiola adierazi […]

Heptameron idazten ari zen garaian

Thomas Watson izena ezezaguna da askorentzat. Eta hori XVI. mendean dramaturgo ingeles ospetsuenetako bat izan zela, hala ere, bere obretako batek ere ez zuen iraun denboraren poderioz, eta horren ondorioz, jende askok ez du ezagutzen Christopher Marlowe dramaturgo haren bizitza , kaleko borroka batean salbatu zuen poeta eta idazle horren lana. Zenbait adituk erabaki dute […]

Gizarte kritika Heptameronen

Angulemako Margaritak idatzitako Heptameron testua, orduko Deccameronen modukoa dela uste dute gehienek, literatura lizuna bakarrik, alegia. Hala eta guztiz ere, batean zein bestean, bai Heptameronen baita Deccameronen ere, literatura guztian bezala, gizarte kritika asko egon badago. Hona hemen, adibide gisa, abadeen aurka, fantziskotarren kontra hain justu, bertan agertzen den pasarte zoragarrietako bat. Batelari bat bortxatu […]

Kezka metaliterarioa

Heptameron dugu Angulemako Margaritak, Nafarroako Enrike II.aren emaztea izan zena, bere garaian Deccameronen erabilitako moduko egituraz landutako errelato sorta. Nafarroako Erresumaren inguruko gaztelu batean (Cauterets herrian) elurtea dela medio zazpi jardunaldiak atera gabe bizitzera behartutako bost zaldunek eta beste hainbeste “emaztek” istorio batzuk elkarri kontatzen dieten narrazio bilduma da. Apez, dama eta benetako emazteen kontakizunak […]

koronabirusak dakarrena

Mundua menderatzea? Baina mikrobio bat besterik ez garagu kosmos erraldoi eta enigmatikoan. Bizitza menderatzea? Baina egun batean bakterio bat egin badezakegu ere, kopiatzaile gisa egingo genuke…eta gai izango al ginateke enara bat, idi batt, lore bat sortzeko? Bakterioak milaka milioiren truke sarraski ditzakegu, baina ezin dugu eragotzi bakterio erresistenteak ugaltzea. Birusak deusezta ditzakegu, baina armarik […]

Asel Terrorista? Mesedez!

.- Fito Rodriguez: “Asel Luzarragari gertatu zaiona kasu paradigmatikoa da, baina Toni Negrik Donostian salatu zuen jokaera perbertsoa –“Zoritxarrez Estatuak lortu du disidentzia guztia terrorismoarekin parekatu ahal izatea” –, aldatzen hasiko gara” .- John Andueza: “Dokumental bat egiten ari gara Aselek Txilen bizitako ankerkeria eta ondorengo borroka luzea munduan kontatzeko. Gonbitea luzatu diegu hainbat idazle […]

Arakan failed

To want to fail is not against the order, as none fails out of some terms, and terms are part of the order. When in the fortress of the military is said at your commands! the order that is given to fulfil is the first sign of a severe imposition. Analyse, analyse inside yourself. The […]

The pain does us, but what do we do with the pain?

The pain does us, but what do we do with the pain? The starting point is our concern. The complaint is in the origin. Do we, the human, have to live with pain? Or against it, facing it? Do we need the politics only to lighten the sore of society? Does the right politics need […]

Narrative (short story and novel) 2004 Faust’s Shadow

‘Faust’s Shadow’, pages 112 to 116 (published by Utriusque Vasconiae, 2004) -Werther is my name. The Romantic killed himself. Faust entered into a pact with the devil in return for eternal youth. On this journey I myself have aged (Did I become wiser?). I learnt much. Not only about the Basque language and culture, but […]

Gure Hezkuntza Debatean

Espainian asko ari da hitz egiten azken bolada honetan “PIN parentala”ri buruz. Murtziako arazoa, nonbait. Baina, alta, agenda politikoa inposatu behar ez diguten hein berean, hezkuntza debatea ere ez da kanpotik etorri behar. Aitzitik, kultura arloan bereziki hemen eta orain gure kezkak eta eztabaidak gureak dira eta ez beste inorenak. Beraz, hezkuntza arloari buruz mintzatzerakoan gure […]

Gauean Grazia Galdutako Gizakia

Gaua etorri zenean hazia zen hasieran Eta hazia gizaki bihurtu zen Eta izena hartu Lurra iluna zenean   When the night had come, at the begginning, there was a seed  The seed turned into a human being And took a name  When it was dark on Earth   Ilargia zen ikusiko genuen argi bakarra  Senak […]

Politikaren mamian oinazea egoten da

Oinazeak egin egiten gaitu baina zer egiten dugu oinazearekin? Abiapuntua kezka dugu. Kexa da abian. Gizakiok, minaren minez bizi behar al dugu? Edota minaren aurka, oinazeari aurre egiten? Politika gizarte mina arintzeko behar al dugu bakarrik? Politika zuzenak zuzenbidea behar al du? Gizartean norberak oinazea saihesteko eskubidea al du? Harremanik ba al dago zuzenbidearen jardunaren […]

Poesia sahatsa dateke

Poesia sahats sasia da. Poesia su bila dabil. Poesiak hizkuntza behartzen du. Trebetasuna behar du poetak, bizipenei izena ematerakoan, merezi den bizitza bizi ahal izateko atlasa denon esku uzten duelako. Poetak bizitzaren tipula azalak aletzen dituelako negarrik egin gabe, trebea behar du izan. Poetaren hitzak ekintza dira.

Huts egin

Huts egin nahi izatea ez da ordenaren aurkakoa izaten, inork ez baitu baldintzez kanpo huts egiten, eta baldintzak ordenaren parte dira. Militarren gotorlekuan zure aginduetara! esatean emandako ordena betetzeko, inposizio bortitzaren hurrenkeraren hasiera da. Araka, arakatu, gure baitan. Huts egitearen jakintzak aztoratzen gaitu eta kanporatzen duguna barne lasaigarri bihurtu nahi dugu. Besteekiko egoneza daukagu barru […]

IZENDEGI HUTSAZ

Hitz lauak komunikatzeko balio du. Gizakiok komunitatea egiteko behar dugu komunikazioa. Poesiaren bidez, ordea, ezer komunikatzerik izan ez duenak hitz egiten du. Poesia dela medio harriek hitz egiten dute, eta mendiek, eta ibaiek, eta Herriek. Herriak toki fisikoa direlako. Eta hitz egiten badakite. Haien izenak hitz egiten digu. Toponimoek olerki fosilizatuak direlako. Arabako herrien izendegia […]

Gherasim Lucaren “Herioa hilik”

“Herioak, oztopo zapalkuntza gisa, tirania, heriotza muga larritasun unibertsala etsai erreal, egunekoa jasanezina, onartezin eta ulertezin gisa zor du, egiazki kaltebera izatera heltzeko eta, beraz, disolbagarria ni agertu erlazio dialektikoak ñimiñoak eta erraldoietan etengabe mantentzen dudala harekin balio-eskala irrigarrian independenteki ze tokia hartzen duen”  

Literaturaren inguruko azken hitzak

http://www.uberan.eus/?sinadurak/iritzi-artikuluak/iritzi-artikuluak/item/fito-rodriguezen-iritzi-artikulua-kultura-eta-merkatua http://www.uberan.eus/?sinadurak/iritzi-artikuluak/item/oreinak-ez-dira-adarbakarrak-ezta-elebakarrak-ere http://www.uberan.eus/?sinadurak/iritzi-artikuluak/item/transgeneroak-ostertzean http://www.uberan.eus/?sinadurak/iritzi-artikuluak/item/dakigunaren-argitan

Agur Andrés

Bere idazkiek horrela segituko dute Aurreko astean Andrés Sorel hil zenean sartu nintzen “La Antorcha del siglo XX” izeneko bere blogean eta hau aurkitu nuen : Hau Fitoren gainean idatzi dudan azken lana izan da, eta agertu zen “Memoriako Zuloak” bere poema-liburu ederreko hitzaurrean. Fito hura ez naiz ni Rafael de Cózar idazlea baizik baina, […]

Izendegi hutsa

Izendegi hutsaz   Hitz lauak komunikatzeko balio du. Gizakiok komunitatea egiteko behar dugu komunikazioa. Poesiaren bidez, ordea, ezer komunikatzerik izan ez duenak hitz egiten du. Poesia dela medio harriek hitz egiten dute, eta mendiek, eta ibaiek, eta Herriek. Herriak toki fisikoa direlako. Eta hitz egiten badakite. Haien izenak hitz egiten digu. Toponimoek olerki fosilizatuak direlako. […]

Adierazpen askatasunaren alde Zumaian

Sebastopol Zorroagan zegoelarik

  Zorroagako Fakultateko memoria asko daude, batzuek idatzita eta guzti[1], baina istoriok istorio, Zorroaga izan zen ahaleginaren historia idazteke dago eta, jakina, egingo den horretan, Sebastopoleko Tiriteroak eta, bereziki, zendu berri den Antton Etxeberria adiskidea azalduko dira ezinbestean. Aspaldidanik bota zuten Amara Zaharreko baserriaren izena zen Sebastopol eta Tiriteroek bereganatu zuten Donostia zahar baten oroitzapena […]

Zer izan zen Belgika erbestean bizi zen lehen poeta katalan modernoarentzat

Josep Carnerek zioenez: “Nire patua atzerriko lurrak izatekotan, herri batean zahartzea atsegin izango litzaidake non, argia irribarre hori gisa, grisaxka, pasatuko zen, eta belardiak egon zitezen ur-begiekin eta espaloiekin zumarretako, astigarretako eta udareondoetako apainduta Bakean bizi izatea, inoiz ez seinalatuta, elkartutako jende oneko nazioan, bihotzaren eta hiriaren ondoan, bihotz gisa, eta kaleak eta argiontziak soropilagatik […]

Gezurra literarioari fikzioa deritzote

Tommasso Debendetti kazetari italiarra idazle famatuei egindako elkarrizketengatik sona handia hartu zuen. Besteak beste, Jean Marie Gustave Le Clézio, Herta Muller, José Saramago, Günter Grass, Toni Morrison, Philip Roth, John Le Carré, John Grisham edo Noam Chomsky eta E.L.Doctorow agertu ziren berak sinatutako elkarrizketa literarioetan. Denak fakeak izan ziren, ordea…eta une jakin batean denen  eskura […]

Askatasuna

Egunsentiaren etorrera zein ilunabarraren ganderailua berdin adieraz lezakeen lerro zuri horretatik heldu zen askatasuna. Legartza makinatuak iragan zituen. Gailur sabelustuak iragan zituen. Azkenduak ziren koldar aurpegiko ukoa, gezurraren santutasuna, borreroaren alkohola. Haren hitza ez zen izan ahari itsu bat, nire hatsa zizelkatu zen oihala baizik. Absentziaren atzean baino gal ezin litekeen urratsean heldu zen, zauri […]

Irudi ikusezinak

René Magrittek ikusezin bihurtu nahi izan zituen idatzitako poemak. Data zehatzik gabeko testuan baina “Het mysterie van de werkelijkheid”(Errealitatearen misterioa)  izeneko erakusketa katalogoan, Rotterdamenen argitaraturik ( 1967an), honela zioen: “Poesiak ez du sentimendurik ezta ideiak adierazten… hitzak baizik. Poesia idatzia ikusezina da, idazten duen poetak ohiko hitzak erabiltzen ditu… Idazkera gogamenaren azalpen ikusezina da, baina […]

Desagerpen azaldu ezinak

“Ez dakit nola isildu eta, halaber, nola orro egin ere ez dakit” zioen René Charek. Justiziaren ekintzan etena zegoela uste zuen 1931ean. Desagerpen azaldu ezinak Istripu aurreikus ezinak Ustekabeko gehiegikeriak Mota guztietako hondamendiak Ito eta kiskali egiten dituzten kataklismoak Hilketatzat hartutako suizidioa Aldarte txarreko giza galduak Errementariaren mantala buruan lotuta daramatenak Lehen mailako sineskorrak Euren […]

Haragizko lurra

Marcel Lecomte belgikarra zen, Magritte bezala, eta berarekin batera, Sobiet Batasuneko Errepublika Sozialisten politika kritikatu zuten ezkerretik 1935ean Labana Zaurian izena zeraman manifestuan. Horretaz gain, Neon izeneko aldizkari surrealistan aritu zen lanean. Izugarri handia den tartea da eta orain ikusten dena mundu erdian eztanda dagoen emakumezkoa da soilik. Burua, gorputza, besoak eta eskuak daude. Hankak […]

Bandera beltza

Gui Rosey, berriz, desagertu zen. Jakin ahal izatea non galdu zen nekeza da. Nazien inbasioa zela eta Frantziatik hanka egin nahi izan zuen Marseillan itsasontzi bat hartuz baina hura abiatzear zegoela ez zen azaldu…paristarra zen eta surrealismoaren aldeko poeta. Bandera beltza Sugarrez beteriko tokiak non ustelkerien gorritasun irriabartsuek bizitzaren aurka jotzen duten nire mamuzko ibilera […]

Poeta nekatuari esker

Beltza zen Clément Magloire Saint-Aude, Haitin jaioa. Kolonialismoak ekoitzitako idazlea. Idazten nekez nekatzen zena. Poeta nekatuari esker Nire beira eztainuztatuzko leihoa puskatuta Doinuen bidean Itsasoan galdutako nire neska ederrarentzat Doilorraren harmonika bezala Ebakitako gelen Dirdiraren apurturantz Ahitutako nire senaren lehortzeko papera itsuaren gainean (Déchu-1956)

Botoi zulodun lainoa

  Aimé Césairek ezin zuen Dalí maite. Hura sasifaxismoaren zalea zen eta Césaire, berriz, sasi artean ibilitako komunista, 1957ra bitartean behintzat. Césairen betidaniko jarrera antikolonialista ez zen inoiz itzali ( Discours sur le colonialisme-1951) Frantziari Martinikan jaiotakoen frantses izaera osoa onartzea kostatu baititzaion. Césairen poesiari, beraz, europar ohiko iruditeriaz harago, berezko erritmoaren jarioa zeritzaion. Frantziako […]

Ekaitzaren milibarak

André Bretonekin ere apurtu zuen Dalík surrealismoarekiko maitasuna eta oroitzapenak ahazturik eta erabat lerratua nazien alde. De Chiricoren eraginez sortutako harremanak bertan behera geratu ziren dirua ala lagunak hautatu behar izan zituenean. Dalí fededuna zen eta, jakina, dirua jaungoiko… Ekaitzaren milibarak Aurpegia ageria irten egunari barealdirik eman gabe txorien txioa eten egiten dituzten herri ezezagunei […]

Maitasuna eta oroimena

Bistan dagoen poesia, izendaezina, eta ikusezinak diren olerkiak. Horrela sailkatzen zuen arloa René Magritte zenak. Eta zinema?. Surrealismoarekin batera filmak sortzen (Le chien andalou/ txakur andaluziarra)  aritutako Luis Buñuelen aburuz, zinea ez da artea industria hutsa baizik. Horregatik, Dalí margolariak galdetu zionean ea artea interesatzen ote zitzaion Buñuelen ihardespena honako izan zen: ”artea ez zait […]

“Het mysterie van de werkelijkheid”

Eta René Charek olerkiak txikitu nahi izan bazituen ere, margolaritza surrealistako haren izenkideak, René Magrittek, ikusezin bihurtu nahi izan zituen idatzitako poemak. Data zehatzik gabeko testuan baina “Het mysterie van de werkelijkheid” izeneko erakusketa katalogoan, Rotterdamenen argitaraturik ( 1967an), honela zioen: “Poesiak ez du sentimendurik ezta ideiak adierazten… hitzak baizik. Poesia idatzia ikusezina da, idazten […]

Sugearen osasunera

Sugearen osasunera Nik jaioberriaren aurpegia duen beroa kantatzen dut, bero etsitua. Gizakia apurtzea ogiari egokitzen zaio, egunsentiaren ederra izatea egokitzen zaio. Ezer ez mugitzeko munduratzen denak ez du merezi begirunerik ez eta patzientziarik. Zuk existitzen ez den arimaz berau baino hobea den gizakia egingo duzu. Tximistan bizi ezkero hor dugu betiereko bihotza. ( Le Poème pulvérise- […]

Ahotsa

Barne barnetik dator ahotsa Eta herio lainoak goraino bultzatzen ditu Bero Urdin uranioz eta sufrez bitxiki tindaturik Itzalaren malban eta kobrean Izugarria da kantua Agerturiko estatuarantz doana lanbroa leunki desagerturik zikuta behatzez zure betazalak ferekatzeko ur forma sorginduak, hutsak eta leunak Ahotsa Belarraren psikea Nartziso zuria gauaren kalparrean Maurice Blancharden laguna eta Rene Chareen adiskidea […]

Arkuaren kolpea

Arkuaren kolpea ematen dut Memoria makilada baten modura jaio zen. Eskuz lan egiten duten langileek, oinez lan egiten duten langileek profanatu zuten tenplua. Eta goiza etorri zen, eta gosez bizi direnentzat baita amets egiten dutenentzat edota bihotz arrazoiez dabiltzentzat ere gaua etorri zen. Ni salbatuko naiz. Nahi duzuen moduan hartu: miraria hor dago, atearen beste […]

“Egunero egun ero ”(UTRIUSQUE VASCONIAE) liburuaren aurkezpena

  Fito Rodriguez idazleak[i] (www.fitorodriguez.eus) bere azken liburua, “Egunero egun ero ”(UTRIUSQUE VASCONIAE) izenekoaren  aurkezpenerako gonbitea. Adiskidea, Urriaren 9an, goizeko 11,30etan, Donostian, San Jeronimo kaleko Liburutegi Nagusiaren Aretoan, egingo den prentsa-aurrekoan, plazer izango genuke zure presentziarekin kontatzea. Autoreak aitortzen duenez, giza eta gizarte zientzien argira, kazetaritzaren eta blogeroen eredu eta erritmoan idazten saiatu da.  Euskal […]

Pericoloso Sporgeresi

Pericoloso Sporgeresi Biluzturik Altzairuzko bibotez hornituriko hondakinetan igeri nabil Amets hautsitako herdoilen artean Itsasoen ulu mantsoen zehar Biluzturik Argiaren uhinen atzetik nabil Buruhezur zuriez eraindako hondarraren gainean korrika Mututurik amildegiaren gainean hegan Itsasoaren gelatina dentsoa Nire soinean pisutsu Pianozko ahoekiko legendazko munstroak Amildegiko itzaletan etzanda Biluzturik ni lo (Rapaces-1960) Joyce Mansour ez zen ohiko idazlea […]

Orrua

  Ez jan besteen haurrak Ondo hornitutako zuen ahoetan ustelduko direlako Ez jan udako lore gorriak Haien izerdia gurutziltzatutako haurren odola delako Ez jan behartuen ogi beltza Haien malko garratzek ernalduta izan delako Eta etzanda dauden zuen soinetan sustraituko litzateke Ez jan zuen soinak zimeltzeko ezta hiltzeko ere Doluzko lurraren gainean sortzeko Udazkena (Cris-1952) Joyce […]

1781

Sorgin gaztea Ertaroak bezain bat izutzen nau zure amodioak Ate izugarri ederrei hots egiten diezularik. Borreroak eta inkisidoreak urduritzen direlarik Ikasle atzerritarrez edo langilez mozorroturik Karraskatu, zirikatu, zatikatu egiten dizutelarik… Zu irekitzen zara. Bihar urkamendiak altxaraziko dituzularik (Ma Civilisation-1947) Sadeko Markesaren idazkiak eta egintzak ikertu zituen Gilbert Lelyk. Ez zuen kasik poesiarik idatzi aipatu Ma […]

Sadeko Markesa

  Sadeko Markesa borborrean dagoen sumendi barrura sartu da berriro Hortik horniturik irten da Bere esku ederrez litsez Bere dontzeila begiez Norberak bere bidea betiko arrazoiez Bere bereko arrazoia Ez dio agindu misteriotsurik emateari inoiz utzi Gau moralean pitzadurak ireki dituztenak Pitzaduratik ikusten ditut Erabilitako azal zaharreko itzal kurruskariak Desagertzen direnak Zu maitatzen uzteko Lehendabiziko […]

Eros-a eta Tanatos-a.

Arerioaren lepotik zintzilik dago abentura Begi huts edo bizilagun espazioetan Begirada galdu edo aurkitzen duen maitasuna Giza aurpegiaren abentura guztiak Inork gogoan ez dituen denbora galduen oihartzunik gabeko garrasiak Bat eginik hitzen diren maitaleak bezala Malkoek ezkutatutako Ederrak diren hainbeste aurpegi eder Haitzen aterpean emandako musuak eta lainorik gabeko urak bezain beste Betiereko absentzietatik sortutako […]

Kemena

Kemena Norabide aldaketak hil den bizira garamatza Izate bitxiek edari gardenen inguruan lainoen itxurako ezinezko zeinuak egiten dituzte barre egiten dut nire zauria ez erakusteko Gaizki nago, odol tanta bat zilarrezko azkon batean bezala Barre egitea izugarria da.    Urdin bezain zikin jaiki den gizakia egun osoa egingo du dantzan jaungoikoaren pare  Eguzkiak sorturiko hautsak […]

ARAKISTAINEN BIDEA

ARAKISTAINEN BIDEA Goitik behera biluzik, horixe izan zen Luisen alabaren norabidea Londresen. Herioak deituta hartutako bidea. Nahita. Desamodioak erakutsitako norantza. Elipsik gabeko akaberako airezko errepidera bide eliptikoa. Jobide hautatua. Horrekin ezin izan zuen, halere, jazarpena gerarazi eta epai batek ebatsi zuen: hiltzea debekatua da, norberaren buruaz beste egin arren hura ere delitua izaten da. Eta […]

Argentinara eta Brasilerako Bidaiak

Argentinara eta Brasilerako Bidaiak (Visitas y conferencias en Argentina y Brasil) -Visita a Buenos Aires Organizada por Euskaltzaleak el lunes 3 de noviembre a las 19 horas, (astelehena, azaroak 3, 19 etan). En la Escuela (Egoitzan): Bernardo de Irigoyen 826 (esquina Independencia). La charla sería ( Honako hitzaldia) “Escribir en una lengua minorizada” y por […]

EIE (La Asociación de Escritores en Lengua Vasca) como proyecto cultural y educativo.

EIE (La Asociación de Escritores en Lengua Vasca) como proyecto cultural y educativo. Ámbito temático: Prácticas educativas y experiencias: arte, literatura en la escuela. Autor: Fito Rodríguez ( Departamento de Teoría e Historia de la Educación de la Educación de la Universidad del País Vasco) La Asociación de Escritores en Lengua Vasca inicio su andadura […]

Didáctica literaria e interaccionismo sociodiscursivo: Reflexiones desde un contexto plurilingüe.

Didáctica literaria e interaccionismo sociodiscursivo: Reflexiones desde un contexto plurilingüe. Fito Rodríguez fito.rodriguez@ehu.es Universidad del País Vasco San Sebastián/Donostia. País Vasco. Resumen: Se ha estudiado muchísimo la escolarización de la literatura[1]. Sin embargo, para no repetir inútilmente todo lo que ya se haya dicho y queriendo exponer claramente el objeto de la presente comunicación[2], desde […]

Leave a Comment:

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.